Informazioa
Izapide honen bidez ondasunen ziurtagiri negatiboa eska daiteke.
Ziurtagiriak egiaztatzen du eskatzaileak ez duela inskribatutako edo erregistratutako ondasunik ziurtagiria igortzen duen udalerrian.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.menaka.eu webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Elias Agirre Plaza, z/g, 48120 Meñakan kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Meñaka Udaleko telefono honetara: 94 674 21 01
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.