Albisteak

 
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak emondako gomendioei jarraituta, martiaren 13tik aurrera zarratuta egongo dire: liburutegia, kiroldegia, udal-azpiko txokoa eta Andra Mariko etxetxua (Meñabarrena).

Datozen egunotan ekintzaren bat antolatu daben herriko taldeei ekintzok bertan behera izteko gomendioa luzatuten deutsegue.

Ikusirik Eusko Jaurlaritzak ikastetxeak izteko erabagia hartu dau eta uste dogu zentzuzkoena dala horregaz batera jendea batu ahal diran leku publikoak zarratutea eta ekintzak ez egitea.