Albisteak

 
Meñakako Udalak, Uribe-Butroeko Mankomunitatearen bitartez zure etxeko hondakin handiak batzeko zerbitzua eskaintzen dau. Zerbitzu honen bidez hondakin handiak (altzariak, sofak, etxetresnak…), Garbigunera eroan beharrean, zure etxetik hurbilen dagoen kontenedore ondoan batzen dira.

Zerbitzuak hórrela funtzionatzen dau:

  1. Lehenengo, udaletxera deitu beharko da, ze hondakin mota utzi nahi den adierazteko. Udaletxetik informatuko da ze egun konkretuan batuko den hondakina. Udaletxeko telefonoa: 94 674 21 01
  2. Udaletxearekin kontaktuan jarri ondoren, domeka ilundian itxi beharko da hondakin handia hurbilen dagoen kontenedorearen ondoan. Ez itxi aste barruan hondakin handirik kontenedoreen ondoan.
  3. Astelehen goizean empresa arduradunak bilketa egingo dau.

 Iragarkia (PDF 64KB)